945 18 20 60   |    alavabus@araba.eus    |     @AlavabusEus

Traktoradaren ondorioz Vitoria-Gasteiz-en izan daitezken eraginak Alavabus lineetan

2025/12/23

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi digu 2025eko abenduaren 26an, ostirala, traktorada bat dagoela aurrikusia 10:00etatik 14:30era. Manifestazioaren ibilbidea honako hau izango da: Buesa Arena, A-4001 errepidea Zurbanorako noranzkoan, A-2134 errepidea N-104rantz, N-104 errepidea Gasteizerako norabidean, Hiribidetik hirirako sarrera. Brusela kalea, Madril kalea, Zaramaga kalea, Juan de Garay kalea, Latinoamerikako biribilgunea, Euskal Herria bulebarra, Donostia kalea, Gabriel Celaya kalea, Wellingtongo dukearen kalea, Zadorra etorbidea, Alibarra kalea, Zurrupitieta kalea, Lermandabidea kalea, Margarita industrialderaino. Manifestazio horrek atzerapenak eragingo ditu Alavabus zerbitzurako, batez ere Gasteizko geltokirako iritsieretan eta irteeretan. Latinoamerikako biribilgunearen eta Gasteizko geltokiaren inguruan espero dira eragin handienak, 11:30etik 12:30era, eta Alavabuseko lineetako bidaia guztiei eragingo diela uste da, denbora-tarte horretatik gertu. Alavabuseko 5. lineak eragin handiagoa izango du, 9: 45etan, 11:15ean eta 11:40an Araia eta Agurainetik Gasteizera eta Arkauteko geltokitik (Akademia) Gasteizera egingo diren espedizioetan egongo baita manifestazioa.