AfeccionesItzuliaWomen2024 - alavabus
2024ko Women Itzuliaren eragozpenak - maiatzak 10
Datorren ostiralean, maiatzak 10, Women 2024 Itzuliaren lehen etapa Gasteiztik irtengo da. 2023ko Tourraren edo gizonezkoen Itzuliaren ibilbide bera jarraitzen du.
Honako eragin hauek aurreikusi dira:
- Gasteizko hegoaldea: lasterketaren irteerak ekar ditzakeen atzerapenak, 9:15 eta 9:40 artean.
- Aramaio-Arrasate 3. linea:
o 10:30 Aramaio-Arrasate. Espedizio osoa ezabatzen da.
o 11:00 Arrasate-Aramaio. Espedizio osoa ezabatzen da.
o Autobusa Aramaion egongo da eta 11:30ean ekingo dio berriro zerbitzuari.
- 5. linea: Gasteiz-Dulantzi-Agurain-Araia:
o Espedizioa: 9:00 Araia-Gasteiz:
- Atzerapen txiki bat izango du N104 errepidean, Arkautitik Gasteizera doan sarreran. Lasterketa aurrez aurre aurkituko du eta une batez itxaron beharko du.
- 18. linea, Gasteiz-Durango:
o Espedizioa: 10:00 Vitoria-Durango
- Gasteizko (Alas/Boulevard), Gasteizko (Gamarrako atea) eta Legutioko geltokiak kenduko dira.
- Autobusa geltokitik zuzenean irtengo da Otxandiorantz, Gopegi-Ubidetik eta Zubizabal mendatetik. Otxandiotik Durangorako ohiko ibilbideari ekingo dio berriro.