null alertafraudebatsept2024

BAT TXARTELAREKIN LOTUTAKO BALIZKO IRUZUR BATEN ALERTA

BAT TXARTELAREKIN LOTUTAKO BALIZKO IRUZUR BATEN ALERTA
2024/09/25

INFORMAZIO ENGAINAGARRIAREN ETA BAT TXARTELAREKIN LOTUTAKO BALIZKO IRUZURRAREN BERRI EMATEN DUGU


Gasteizko Garraio Txartelaren profilarekin informazio faltsua eta engainagarria zabaltzen ari da sare sozialetan (Facebook), eta BAT txartela erosteko aukera eskaintzen du, 6 hilabetez doan bidaiatzeko.
Erabiltzaile guztiei ohartarazten dizuegu ez sartzeko erakusten den estekara, eta ez emateko datu pertsonalik inola ere, sor lezakeen arriskuagatik. Alavabus ez da publizitate horrek eragin ditzakeen kalteen erantzule.