null 5. linean aldaketak abuztuaren 9tik aurrera

5. linean aldaketak abuztuaren 9tik aurrera

2023/08/02

Abuztuaren 9an, aldaketa hauek egingo dira Vitoria-Gasteiz/Alegría-Dulantzi/Salvatierra-Agurain/Araia lotzen dituen 5.linean, erabiltzaileentzako garraio publikoa hobetzeko asmoz:

  • Madril kaleko geralekua gehitu da unibertsitatetik Gasteizera sartzen diren ibilbide batzuetan, erabiltzaileek hurbileko ekipamenduetara sartzeko edo BEI zerbitzuarekin konektatzeko aukera izan dezaten.
  • Irteera-ordutegi batzuk aurreratu dira, espedizioei denbora gehiago emateko.
    • 5:50etako Vitoria-Araia zerbitzua 5: 40ra aurreratuko da
    • 7:45etako Vitoria-Agurain zerbitzua 7: 35era aurreratuko da
    • 7:50etako Vitoria-Alegria zerbitzua 7:35era aurreratuko da
    • 6:45etako Araia-Gasteiz zerbitzua 6: 35era aurreratuko da
    • 8:15eko Salvatierra-Gasteiz zerbitzua 8:10era aurreratuko da
    • 8:20etako Alegría-Vitoria zerbitzua 8: 05era aurreratuko da.
  • Lehen orduan ibilbide batzuk aldatuko dira: Unibertsitatetik sartu beharrean, Vitoria-Gasteizko Iparraldetik eta El Boulevard merkataritza-gunetik autobus-geltokirantz egingo dute, erabiltzaileei aukera gehiago eskainiz eta, aldi berean, denbora aurreztuz.
    • 6:50etako Salvatierra-Gasteiz eta 7:00etako Alegria-Gasteiz zerbitzuak Iparraldetik eta El Boulevard merkataritza-gunetik sartuko dira.
    • Eskolarik gabeko aldian, Aguraingo 6:50etako zerbitzuak Dulantziko geltokiari ere emango dio zerbitzua.