Huelga_15O - alavabus
Urriaren 15a. Palestinaren aldeko greba orokorra. Alavabusen eraginak.

Datorren urriaren 15rako, Palestinaren aldeko deitutako greba dela eta, Alavabuseko linea erregularrek eta Eskualdeko Garraioak programatutako linea arrunten % 30en* baliokide den zerbitzu kopuru bat mantenduko dute gutxienez, bereziki lantokietan sartzeko eta irteteko ordutegiak betez.
* Gutxieneko zerbitzuen ehunekoa, Agindua, 2025eko urriaren 13koa, Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburuarena, 2025eko urriaren 15ean deitutako greba orokorrean gizarteari eman behar zaizkion funtsezko zerbitzuak mantenduko direla bermatzen duena.
GARRANTZITSUA: Txartelaren erreserba bat edo aldez aurreko erosketa bat izateak EZ du bermatzen nahi den bidaia egin ahal izatea, gutxieneko zerbitzuetan izan ezik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan linea bakoitzeko konpainia emakidadunekin:
• 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 13 lineak: Hermanos Arriaga autobusak: 945 28 50 00
• 14, 15, 16, 18 eta 19 lineak. La Union autobusak: 945 26 46 26
• 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 lineak: Líneas Regulares de Álava (945 28 50 00, Arriaga, 941 50 02 00 Riojacar)
• 17. eta 20. lineak: Cuadra autobusak: 945 890 804
• Alavabus, Arreta eta Informazio Zerbitzua: 945 18 20 60
Hona hemen Alavabuseko lineetarako ezarritako GUTXIENEKO ZERBITZUAK, esteka honetan: GUTXIENEKO ZERBITZUAK



