HuelgaTransportes28Octubre2024 - alavabus
GARRAIO SEKTOREKO GREBA – urriaren 28a
Datorren astelehenerako, urriaren 28rako, deitutako garraio greba dela eta, Alavabuseko linea erregularrek programatutako linea arrunten % 30en* baliokide den zerbitzu kopuru bat mantenduko dute gutxienez, bereziki lantokietan sartzeko eta irteteko ordutegiak betez.
* Gutxieneko zerbitzuen ehunekoa, Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren eta bigarren lehendakariordearen 2024ko urriaren 25eko Aginduaren arabera. Agindu horren bidez, errepideko garraioaren eta autobuseko bidaiarien hiri-garraio publikoaren sektorean deitutako grebak dirauen bitartean erkidegoari eman behar zaizkion ezinbesteko zerbitzuak mantenduko direla bermatzen da.
GARRANTZITSUA: Txartelaren erreserba bat edo aldez aurreko erosketa bat izateak EZ du bermatzen nahi den bidaia egin ahal izatea, gutxieneko zerbitzuetan izan ezik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan linea bakoitzeko konpainia emakidadunekin:
• 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 13 lineak: Hermanos Arriaga autobusak: 945 28 50 00
• 14, 15, 16, 18 eta 19 lineak. La Union autobusak: 945 26 46 26
• 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 lineak: Líneas Regulares de Álava (945 28 50 00, Arriaga, 941 50 02 00 Riojacar)
• 17. eta 20. lineak: Cuadra autobusak: 945 890 804
• Alavabus, Arreta eta Informazio Zerbitzua: 945 18 20 60
Hona hemen Alavabuseko lineetarako ezarritako GUTXIENEKO ZERBITZUAK:
1. Linea Gasteiz / Zigoitia
2. Linea Gasteiz / Aramaio
3. Linea Aramaio / Arrasate-Mondragón
4. Linea Gasteiz / Narbaiza
5. Linea Gasteiz / Dulantzi / Araia
6. Linea Gasteiz / Santi Kurutze Kanpezu / Lizarra
7. Linea Gasteiz / Lagran
8. Linea Logroño-Oion-Guardia
9. Linea Gasteiz / Logroño
10. Linea Logroño / Haro
11. Linea Logroño / Eskuergana
12. Linea Gasteiz / Haro
13. Linea Gasteiz / Langraiz Oka / Boveda
14. Linea Gasteiz / Murgia / Izarra
15. Linea Gasteiz / Amurrio / Laudio
16. Linea Artziniega / Amurrio / Llodio / Okondo
18. Linea Gasteiz / Durango
19. Linea Gasteiz / Miranda Ebro