null Foru Aldundiak % 50eko deskontu gehigarria aplikatuko du foru garraioan BAT txartelarekin

Foru Aldundiak % 50eko deskontu gehigarria aplikatuko du foru garraioan BAT txartelarekin

2022/07/29

Onuradunak izango dira Alavabus eta Eskualdeko Garraioaren erabiltzaileak.

Arabako Foru Aldundiak, irailaren 1etik aurrera, % 50eko deskontu gehigarria aplikatuko du BAT txartelean, foru garraioko edozein modalitatetan. Ezohiko eta aldi baterako neurri hori 2022ko abenduaren 31n amaituko da, eta Alavabus linearen eta Eskualdeko Garraioaren erabiltzaileei mesede egingo die.

Foru Gobernu Kontseiluak BAT tarifen murrizketa ezartzea onetsi du gaur, Araba Erdialdeko, Aiarako eta Arabako Errioxako emakidetan bildutako Alavabus lineetan; Gasteiz/Miranda de Ebro, Gasteiz/Durango eta Bilbo-Logroño lineetan, eta landagune txikiak eta eskualdeko goi ibarrak lotzen dituzten eskualdeko garraio zerbitzuko linea guztietan.

Ehuneko 50eko deskontu gehigarria indarrean dagoen BAT tarifen prezioaren gainean aplikatuko da; tarifa horiek dagoeneko txartel arruntaren prezioaren gainean % 20ko aurrezkia eskaintzen dute; hala, adibidez, Gasteiz eta Laudio arteko ibilbidea indarrean dagoen BAT tarifaren 3,48 eurotik 1,74 eurora igaroko da, eta Guardiaren eta Arabako hiriburuaren arteko bidaia, zeinak gaur egun BAT txartelarekin 5,12 euroko tarifa baitu, 2,56 eurokoa izango da.

Eskualdeko Garraioaren kasuan, zeinaren ibilbideek gaur egun 1,7 euroko prezio bateratua baitute, 0,85 euroko BAT tarifa izango du.

Deskontu hori BAT diru txartelaren prezioei baino ez zaie aplikatuko; izan ere, ohiko txartelen tarifek ez dute aldaketarik izango, erakunde publikoek erabiltzen dituzten garraiobide publikoen bonuak eta bidaia anitzeko tituluak saritzeko Espainiako Gobernuak bultzatutako neurrien esparruan. Neurriaren ekonomia eta aurrekontu eragina Gobernu zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak partekatuko dute.

 

Alavabus eta Eskualdeko Garraioa

Ehuneko 50eko deskontu gehigarria BAT txartelaren erabiltzaileentzat izango da onuragarria Alavabuseko linea guztietan (Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linea izan ezik); baita Arabako landagune txikiak eskualdeko buruekin edo oinarrizko zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, kirol instalazioak, dendak, garraioa, etab.) dauden erreferentziazko herriekin lotzen dituzten Eskualdeko Garraioko linea guztietan ere.

Alavabuseko linea hauetan aplikatuko da deskontua:

  • 1. linea, Gasteiz - Zigoitia

  • 2. linea, Gasteiz - Aramaio

  • 3. linea, Gasteiz - Arrasate

  • 4. linea, Gasteiz – Narbaxa

  • 5. linea, Gasteiz – Dulantzi - Araia

  • 6. linea, Gasteiz - Santikurutze Kanpezu – Lizarra

  • 7. linea: Gasteiz / Lagran

  • 8. linea, Logroño – Oion - Guardia

  • 9. linea, Gasteiz - Logroño

  • 10. linea, Logroño - Haro

  • 11. linea, Logroño - Eskuernaga

  • 12. linea, Gasteiz - Haro

  • 13. linea, Gasteiz - Langraiz Oka – Bóveda

  • 14. linea, Gasteiz – Murgia – Izarra

  • 15 linea, Gasteiz – Amurrio - Laudio

  • 16 linea, Artziniega - Amurrio - Laudio - Okondo

  • 17. linea, Bilbao-Logroño

  • 18. linea, Gasteiz-Durango

  • 19. linea, Gasteiz-Miranda de Ebro

 

Deskontua aplikatuko den Eskualdeko Garraioko lineak:

  • 2. lotea: Amurrio/Arespalditza

  • 3. lotea: Amurrio/Urduña

  • 4. lotea: Aramaio

  • 5. lotea: Izarra/Murgia

  • 6A lotea: Legutio/Otxandio

  • 6B lotea: Legutio/Dura/Gasteiz

  • 7. lotea: Dulantzi/Burgelu/Azilu

  • 8A lotea: Dulantzi/Agurain

  • 8B lotea: Agurain/Ozeta

  • 9A lotea: Agurain/Gordoa/Araia

  • 9B lotea: Agurain/Durruma/Araia

  • 10. lotea: Kuartango

  • 11A lotea: Gaubea mendebaldea

  • 11B lotea: Gaubea ekialdea

  • 12. lotea: Pobes

  • 13. lotea: Iruña Oka

  • 14A lotea: Miranda/Lantaron

  • 14B lotea: Miranda/Zambrana/Berantevilla

  • 15A lotea: Miranda/Ribabellosa/Armiñon

  • 15B lotea: Argantzon/Armiñon

  • 16. lotea Trebiñu ekialdea

  • 17. lotea: Trebiñu mendebaldea

  • 18. lotea: Maeztu

  • 19A lotea: Kanpezu

  • 19B lotea: Kanpezu/Bernedo

  • 20. lotea: Urizaharra

  • 21. lotea: Bernedo

  • 22. lotea: Guardia / Lezako ospitalea    

Behin-behineko neurri hori bat dator Foru Aldundiaren eta EAEko administrazioen mugikortasunaren arloko ekintza gidatzen duten ildo estrategikoekin, besteak beste, Arabako Klima Estrategia 2050 edo Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen proiektua. Horien helburua da garraiobide kolektiboek gehiago parte hartzea mugikortasunean, ibilgailu partikularra gutxiago erabiltzea eta energia kontsumoa eta garraio sektoreko emisioak murriztea.