null Oharra: Foru Aldundiak % 50eko deskontu gehigarria mantenduko du foru garraioan BAT txartelarekin

Foru Aldundiak, 2023an, % 50eko deskontua mantenduko du foru garraioan, BAT txartelarekin

Foru Aldundiak, 2023an, % 50eko deskontua mantenduko du foru garraioan, BAT txartelarekin
2023/01/12

Alavabusen eta eskualdeko garraioaren erabiltzaileak izango dira onuradunak

Neurri hori hemendik sei hilabetera ebaluatuko da, berrikusi ahal izateko

Arabako Foru Aldundiak BAT tarifen % 50eko deskontuari eutsiko dio 2023an Alavabus lineetan eta eskualdeko garraioan, Arabako familien ekonomia arintzeko, garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta emisio kutsatzaileak murrizten laguntzeko. Neurria hemendik 6 hilabetera ebaluatuko da, hura ezartzea eragin zuten baldintzak artean betetzen diren ala ez aztertzeko, balizko berrikuspenari begira.

Gaur, Foru Gobernu Kontseiluak erabaki du datorren urtean Alavabus lineen tarifak izoztea Araba Erdialdeko, Aiarako, Arabako Errioxako eta Miranda/Gasteiz/Durangoko emakidetan, eta, era berean, joan den irailaren 1etik indarrean dagoen BAT tarifen % 50eko deskontuari eustea Alavabus lineetan eta eskualdeko garraioan. Deskontu horren ondorioz, nabarmen handitu da bi zerbitzuen erabiltzaileen kopurua.

% 50eko deskontu gehigarria 2022ko irailaren 1a baino lehenagoko BAT tarifei aplikatuko zaie, zeinek txartel arruntaren prezioaren gainean % 20ko aurrezkia eskaintzen baitzuten. Adibidez, Gasteiz eta Laudio arteko ibilbidea 1,74 euroan mantenduko da, 3,48 euro izan ordez, eta Guardia eta Arabako hiriburuaren arteko bidaia batek 2,56 euroko kostua izaten jarraituko du, eta ez irailaren 1era arte indarrean zegoen 5,12 euroko BAT tarifa.

Bestalde, eskualdeko garraioaren ibilbideek ordura arte 1,7 euroko prezio bateratua zuten, eta orain, BAT tarifa 0,85 euroan mantenduko da.

Deskontu hori BAT diru txartelaren prezioei baino ez zaie aplikatuko, txartel arrunten tarifak aldatu gabe mantenduko baitira.

% 50eko deskontu gehigarriaren onuradunak Alavabusen linea guztietan BAT, BARIK eta MUGI txartelak erabiltzen dituzten erabiltzaileak izango dira (Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linea izan ezik), baita Arabako landagune txikiak beren eskualdeko buruekin edo oinarrizko zerbitzuak dauden erreferentziazko herriekin (hezkuntza, osasuna, kirol instalazioak, dendak, garraioa, eta abar) lotzen dituzten eskualdeko garraioaren linea guztietan ere.

Alavabus eta eskualdeko garraioa

Alavabusen linea hauetan aplikatuko da deskontua:

  • 1. linea, Gasteiz - Zigoitia

  • 2. linea, Gasteiz - Aramaio

  • 3. linea, Gasteiz - Arrasate

  • 4. linea, Gasteiz – Narbaxa

  • 5. linea, Gasteiz – Dulantzi - Araia

  • 6. linea, Gasteiz - Santikurutze Kanpezu – Lizarra

  • 7. linea, Gasteiz - Lagran

  • 8. linea, Logroño – Oion -Guardia

  • 9. linea, Gasteiz - Logroño

  • 10. linea, Logroño - Haro

  • 11. linea, Logroño - Eskuernaga

  • 12. linea, Gasteiz - Haro

  • 13. linea, Gasteiz - Langraiz Oka - Bóveda

  • 14. linea, Gasteiz – Murgia – Izarra

  • 15. linea, Gasteiz – Amurrio - Laudio

  • 16. linea, Artziniega - Amurrio - Laudio - Okondo.

  • 17. linea, Bilbo - Logroño

  • 18. linea, Gasteiz - Durango

  • 19. linea, Gasteiz - Miranda de Ebro

Eskualdeko garraioko linea hauetan aplikatuko da deskontua:

  • 2. lotea: Amurrio - Arespalditza

  • 3. lotea: Amurrio - Urduña

  • 4. lotea: Aramaio

  • 5. lotea: Izarra - Murgia

  • 6A lotea: Legutio - Otxandio

  • 6B lotea: Legutio – Dura - Gasteiz

  • 7. lotea: Dulantzi – Burgelu - Azilu

  • 8A lotea: Dulantzi - Agurain

  • 8B lotea: Agurain - Ozeta

  • 9A lotea: Agurain – Gordoa - Araia

  • 9B lotea: Agurain – Durruma - Araia

  • 10. lotea: Kuartango

  • 11A lotea: Gaubea mendebaldea

  • 11B lotea: Gaubea ekialdea

  • 12 lotea: Pobes

  • 13. lotea: Iruña Oka

  • 14A lotea: Miranda - Lantaron

  • 14B lotea: Miranda - Zambrana - Berantevilla

  • 15A lotea: Miranda – Ribabellosa - Armiñon

  • 15B lotea: Argantzon - Armiñon

  • 16 lotea: Trebiñu ekialdea

  • 17 lotea: Trebiñu mendebaldea

  • 18 lotea: Maeztu

  • 19A lotea: Kanpezu

  • 19B lotea: Kanpezu - Bernedo

  • 20 lotea: Urizaharra

  • 21 lotea: Bernedo

  • 22. lotea: Guardia - Lezako Ospitalea    

Aldi baterako neurri hori hemendik sei hilabetera berrikusiko da, eta bat dator Foru Aldundiaren eta EAEko administrazioen mugikortasunaren arloko ekintza gidatzen duten ildo estrategikoekin, besteak beste, Arabako Klima Estrategia 2050 edo Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen proiektua. Horien helburua da garraiobide kolektiboek gehiago parte hartzea mugikortasunean, ibilgailu partikularra gutxiago erabiltzea eta energia kontsumoa eta garraio sektoreko emisioak murriztea.