null ProhibicionPatinetesElectricos5Feb2024

Otsailaren 5etik Alababus eta Eskualdeko Garraioan patinete elektrikoak debekatzea

Otsailaren 5etik Alababus eta Eskualdeko Garraioan patinete elektrikoak debekatzea
2024/01/30

Foru Aldundiak debekatu egin du otsailaren 5etik aurrera Alavabus eta Eskualdeko Garraioko lineetan patinete elektrikoekin sartzea

 

Segurtasun arrazoiengatik, garraio publikoko hainbat sistematan izandako eztanden ondorioz

Arabako Foru Aldundiak debekatu egin du otsailaren 5etik aurrera, astelehena, Alavabus eta Eskualdeko Garraioko linea guztietako ibilgailuetan patinete elektrikoak sartzea, segurtasun arrazoiengatik, garraio publikoko hainbat sistematan bateriaz elikatutako horrelako mugikortasun elementuetan izandako leherketen ondorioz.

Ustekabeko leherketa horiek ondorio larriak izan dituzte, ibilgailuetan eta garraio azpiegituretako elementuetan kalte materialei eragin baitiete eta, ondorioz, garraio zerbitzuak emateari; halaber, kalte pertsonalak eragin dituzte, eta pertsonak intoxikatu egin dira.

vehículos y elementos de infraestructura de transporte, con la consiguiente afección a la prestación de los servicios de transporte; y daños personales provocando la intoxicación de personas. Adierazitako leherketak bateriak gehiegi berotzeagatik izan dira.

Hori dela-eta, azken hilabeteotan, estatuko eta nazioarteko hainbat garraio agintarik (Londoneko garraio agintaritza, Bartzelonako ATM, Madrilgo Garraioen Eskualde Partzuergoa, RENFE...) debekatu egin dute patinete elektrikoak autobus, tren eta metroetara sartzea. Duela gutxi, Metro Bilbaok eta Euskotrenek erabaki bera hartu zuten, eurek egindako azterlan batetik abiatuta. 

Txosten horrek patinete eta monoziklo elektrikoen segurtasuna aztertzen du, eta ondorioztatzen du ezin dela horrelako mugikortasun elementuekin bidaiatu, horietan sartutako bateria elektrikoek eztanda egiteko arriskua baitute.

Ildo beretik, Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi onetsi du debeku hori Bilbobus eta Bizkaibuseko autobusetan, bai eta errepidezko herri arteko bidaiarien garraio zerbitzuaren A-3700 Bilbao/Vitoria-Gasteiz emakidan ere, eta, beraz, horien ibilgailuetan ezingo da sartu patinete edo monoziklo elektrikoekin otsailaren 1etik aurrera.

Horrela, eta kontuan hartuta patineteak eta monoziklo elektrikoak erabiltzea arriskutsua dela erabiltzaileentzat zein ibilgailuentzat, Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak foru agindu bidez debekatuko du otsailaren 5etik aurrera mugikortasun pertsonaleko elementu horiek Alavabus eta Eskualdeko Garraioan sartzea.

Debeku horrek Alavabus eta Eskualdeko Garraio linea guztiei eragiten die, Okina eta Gasteiz arteko eta Artziniegako hurbiltze zerbitzuei barne.