945 18 20 60   |    alavabus@araba.eus    |     @AlavabusEus

null Prueba ciclista Araia

Alavabuseko 5. linean, maiatzaren 17an, Araiako San Pedro Txirrindularitza Saria probarengatik izandako eragina.

2025/05/16

Araiako San Pedro Saria dela eta, bihar, maiatzak 17, Alavabuseko 5. lineak ondorengo espedizioetan eragina izango du:

Gasteiz - Araia:

• 15:30: espedizioaren azken geldialdia Agurain izango da. Ordoñana, Zalduondo, Araia (Iduia) eta Araiako geltokiak ez dira egingo.
• 17:30: espedizioaren azken geldialdia Agurain izango da. Ez dira Araiako (Iduia) eta Araiako geltokiak egingo.

Araia-Gasteiz:

• 16:30: Agurainen hasiko da zerbitzua. Ordoñana, Zalduondo, Araia (Iduia) eta Araiako geltokiak ez dira egingo.
• 18:35: Agurainen hasiko da zerbitzua. Ez dira Araiako (Idua) eta Araiako geltokiak egingo.