945 18 20 60   |    alavabus@araba.eus    |     @AlavabusEus

HOBEKUNTZAK ZERBITZU ESKAINTZAN URRIAREN 1ETIK AURRERA GASTEIZ/DULANTZI/ARAIA 5 LINEAN ETA GASTEIZ/LANGRAIZ/BÓVEDA 13 LINEAN

2025/09/24

Datorren urriaren 1etik aurrera, Gasteiz/Dulantzi/Araia 5. linearen maiztasuna handitu egingo da, honako bidaia hauek sartuta:

• Bidaia berri bat egongo da astelehenetik ostiralera, Dulantzitik Gasteizera, unibertsitatetik pasatuta, 06:55ean, lantokietara eta ikastetxeetara sartzeko puntako orduetan Gasteizera iristea errazteko, eta Aguraindik datozen autobusen zenbait ordu doikuntza.

•  Bidaia berriak egongo dira astelehenetik ostiralera (Araia/Gasteiz: 8:30; Dulantzi/Gasteiz: 9:55, eta Agurain/Gasteiz: 11:15), kudeaketak egiteko, erosketak egiteko eta beste arrazoi batzuetarako Gasteizera iristeko zerbitzu eskaintza indartzeko. Era berean, Araia/Gasteiz bidaian doikuntzak egingo dira ordu batzuetan.

• Gasteiztik Dulantzirako bidaia berriak astelehenetik ostiralera, 14:00etan eta 15:00etan, puntako orduetan jatorrizko herrietara itzultzea errazteko.

•  Egunero, baita asteburuetan ere, 16:30ean, Gasteiz eta Agurain artean, eta, 17:40an, Agurain eta Gasteiz artean, ordutegi horietan zeuden hutsuneak betetzeko eta maiztasun erregularragoa bermatzeko.

•  Beste bidaia batzuk larunbat gauetan, 23:30ean, Gasteiz/Araia eta 0:35ean, Araia/Gasteiz, egunaren amaieran ordutegi tartea handitzeko eta gero eta handiagoa den eskaerari erantzuteko.

Aldaketa horiekin, Gasteiz/Dulantzi/Araia 5 linearen astelehenetik ostiralera bitarteko zerbitzu eskaintzak ordubeteko maiztasun erregularra izango du Arabako hiriburutik 12:30etik 22:30era bitarteko irteeretan, eta maiztasun hori 12:30etik 15:30era bitartean areagotuko da eta maiztasuna ordu erdikoa izango da. Horrela, erabiltzaileek errazago ulertu eta ikasiko dituzte ordutegiak.

 
 


 

Datorren urriaren 1etik aurrera, Gasteiz/Langraiz Oka/Bóveda 13 linearen maiztasuna handitu egingo da, honako bidaia hauek sartuta:

Asteburuan, espedizio bat egingo da 19:15ean Gasteiz eta Gaubea artean, eta beste bat 20:25ean, kontrako noranzkoan. Hobekuntza horrek zerbitzu ordutegiaren tartea Pobesera, Gesaltza Añanara eta Gaubeara zabaltzen du, eta herritarren eskaera betetzen du larunbat eta igandeetan beranduago bidaiatzeko aukera daukatelako.