Añanako Hiriarteko
Garraio Publikoa

Ongi etorri Añanako Kuadrillako hiriarteko garraio publikoko zerbitzuari buruzko informazio-atarira. 

Gure eskualdea era askotako paisaiak izateagatik da ezaguna, izan ere, nekazaritza-haranez gain, munduko multzo arkeologiko garrantzitsuenetako bat du: Añanako Gatz Harana. Eskualdea zabala denez eta herriguneak sakabanatuta daudenez, mugikortasun-zerbitzua funtsezkoa da herritarren zein bisitarien ohiko joan-etorriak bermatzeko. 

Añanako Kuadrillako hiriarteko garraio publikoko zerbitzuak modu eraginkorrean lotzen ditu udalerri txikiak eskualdeetako herrigune nagusiekin, Vitoria-Gasteizekin edo Miranda Ebrorekin. 

Tresna honen bidez, sar zaitez Alavabuseko eta Eskualdeko Garraioko zerbitzu-eskaintzara eta ezagut itzazu Añanako udalerriak Arabako gainerako udalerriekin eta probintzia mugakideekin lotzeko aukerak. 

Añanako Kuadrillan bizi bazara edo turismoa egitera etorri bazara, informazio praktikoa eskaintzen dizugu, joan-etorriak modu eroso, seguru eta jasangarrian egin ditzazun.

 

Alavabus eta Eskualdeko Garraioaren mapa
Logo AlavaBus Logo Alavabus  

 

Hiriarteko garraio publikoko zerbitzua, Arabako udalerri nagusiak eta Vitoria-Gasteiz lotzen dituena, baita probintzia mugakideak ere, 20 linea erregularren bidez. 

Alavabuseko linea eta ordutegiak
 
Eskualdeko Garraioa   Logo transporte comarcal 

 

Garraioaren eskaripeko zerbitzua, Arabako landa-eremuko herrigune txikiak eta eskualde-hiriburuak lotzen dituena, taxi bidezko 32 lineen bidez. 

Eskualdeko Garraioaren linea eta ordutegiak
 

icono - municipios de la cuadrilla Rioja Alavesa 
Udalerriak

Hautatu zer udalerritatik irtengo zaren, udalerri bakoitzetik Alavabuseko eta eskualdeko garraioko zer linea igarotzen diren jakiteko, baita ordutegiak eta geralekuak ere.

 

Logo Alavabus   Alavabus

12. linea

Vitoria-Gasteiz / Haro 

Arabako hiriburua eta Errioxako Haro herrigunea lotzen dituen linea. Ibilbidean zehar, geldialdiak egiten ditu Armiñón, Berantevilla eta Zambranan, eta, horrez gain, garraio-zerbitzua eskaintzen die Arabako Errioxako udalerriei, hala nola Bastida eta Gatzaga Buradoni, udalerri horien eta Vitoria-Gasteizen arteko joan-etorriak errazteko eta zerbitzuetarako sarbidea emateko. 

12 linea

13. linea

Vitoria-Gasteiz / Nanclares de la Oca/Langraiz Oka / Bóveda

Vitoria-Gasteiz eta Añanako Kuadrillaren mendebaldea lotzen dituen linea, Espejo, Langraiz Oka, Pobes, Gesaltza Añana eta Villanueva de Valdegovía udalerrietatik igarota, Bóvedara iritsi arte. Añanako eskualdearen barne-kohesiorako linea garrantzitsuenetako bat da.  

13 linea

17. linea

Bilbao / Logroño

Linea honek Errioxako eta Bizkaiko hiriburuak lotzen ditu, konexio zuzen eta azkar baten bidez. Añanako Kuadrillan, geraleku estrategiko bat du: Zambrana. 

Zerbitzu-eskaintza aldatu egiten da urtaroen arabera: negukoa (azaroaren 1etik maiatzaren 31ra) edo udakoa (ekainaren 1etik urriaren 31ra) izan daiteke.

17 linea

19. linea

Vitoria - Gasteiz / Miranda de Ebro

Vitoria-Gasteiz eta Miranda Ebro konexio azkar batez lotzen dituen linea. Bi udalerri horiek funtsezko zerbitzuak eskaintzen dizkiete Kuadrillako biztanleei. Ibilbidean zehar, geldialdiak egiten ditu Añanako zenbait udalerritan, hala nola Ribabellosan (Erriberabeitia). 

19 linea

Logo transporte comarcal    Eskualdeko Garraioa  

 

10 linea

Kuartango

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Zuhatzu Kuartangorekin egiten da lotura. Bestalde, herrigune horiek eta Zuhatzu Kuartango Ametzaga Zuia, Izarra eta Murgia udalerriekin lotzen ditu; azken horietan, lotura egin daiteke Alavabuseko honako linea hauekin: 14. linea Vitoria/Gasteiz - Izarra eta 15. linea Vitoria/Gasteiz - Amurrio – Laudio/Llodio, Vitoria-Gasteizera iristeko. 

Linea honen bitartez, herritarren eskura jartzen da herrigune nagusietan dauden oinarrizko zerbitzuak baliatu ahal izatea, eta lotura erregularra egiten da Vitoria-Gasteizera doan linearekin. 

10 linea

11 linea

Valdegovía Este/Ekialdea

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Gaubeako ekialdeko herriguneak eta Espejo, Gesaltza Añana eta Villanueva de Valdegovía lotzen dira eta, hala, bermatu egiten da herritarrek zerbitzu nagusiak dituzten guneak eskura dituztela. 

Bestalde, Espejon, lotura egin daiteke Alavabuseko linea honekin: 13. linea Vitoria/Gasteiz - Nanclares de la Oca/Langraiz Oka - Bóveda. 

11 linea

12 linea

Pobes

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Mandaita eta Olabarri landaguneak eta Langraiz Oka lotzen dira. Horrez gain, Erriberagoitiako landaguneak eta Langraiz Oka lotzen ditu.  

 Langraiz Okan eta Pobesen, lotura egin daiteke Alavabuseko linea honekin: 13. linea Vitoria/Gasteiz – Nanclares de la Oca/Langraiz Oka - Bóveda, Vitoria-Gasteizera iristeko.

12 linea

13 linea

C.P. Araba/Álava

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Langraiz Okako herriguneak eta Arabako espetxea lotzen dira, espetxeko langileentzat eta bisitarientzat egokitutako ordutegiekin. 

Langraiz Okan lotura egin daiteke Alavabuseko linea honekin: 13. linea Vitoria/Gasteiz . Nanclares de la Oca/Langraiz Oka - Bóveda. 

13 linea

14A linea

Miranda / Lantarón

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Lantarón udalerriko herriguneak eta Miranda Ebro lotzen dira, azken horretan baitaude inguruko herritarrentzat funtsezkoak diren zerbitzuak.  

14A linea

14B linea

Miranda / Zambrana / Berantevilla

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Berantevilla eta Zambrana udalerriak eta Miranda Ebro lotzen dira, merkataritza-ardatza eta trenbide-garraioa herritarren eskura jartzeko. 

Miranda Ebron lotura egin daiteke Alavabuseko linea honekin: 19. linea Vitoria/Gasteiz - Miranda de Ebro. 

14B linea

15A linea

Miranda / Ribabellosa / Armiñón 

Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Erriberabeitia eta Armiñóngo herriguneak (Estavillo barne) eta Miranda Ebro lotzen dira, mugako udalerri horien eta erreferentziazko zerbitzu gune nagusiaren arteko lotura errazteko.

15A linea

15B linea

La Puebla de Arganzón / Armiñón

Eskualdeko garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Armiñón, Trebiñu, Argantzon, Erriberagoitia eta Erriberabeitia udalerrietako herriguneak eta Argantzon lotzen dira. 

15B linea

Línea 25

Valdegovía Mendebaldea/Oeste

Eskualdeko garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Gaubea mendebaldeko herriguneak eta Espejo, San Zadornil eta Villanueva de Valdegovía lotzen dira. 

25 linea

Erreserbak eta konexioak eskualdeko garraioan  

  • Erreserba nahitaez egin behar da, telefonoz (945 18 20 60) edo Alavabusen webgunean/App-an, bidaiaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen.
  • Hurrengo 30 egunetarako aldizkako erreserbak programatzeko aukera ere badago.
  • Azken orduko erreserbak egin daitezke irteera baino 2 ordu lehenago, beranduenez, baldin eta espedizioa programatuta baldin badago eta plazaren bat libre baldin badago. Erreserba horiek tarifa berezia dute (5 €), eta eskudirutan ordaindu behar dira.
  • Lotura Espejon eta Langraiz Okan Alavabuseko linea honekin: 13. linea Vitoria/Gasteiz – Nanclares de la Oca/Langraiz Oka - Bóveda. Lotura Miranda Ebron Alavabuseko linea honekin: 19. linea Vitoria/Gasteiz - Miranda de Ebro.
  • Lotura Ametzaga Zuian, Izarran eta Murgian Alavabuseko linea hauekin: 14. linea Vitoria/Gasteiz - Izarra eta 15. linea Vitoria/Gasteiz - Amurrio – Laudio/Llodio.