Lege oharra

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (DBEO) ezarritakoa betetzeko, jakinarazten dizugu zuk ematen dizkiguzun datuak Arabako Foru Aldundiaren titularitateko Bidaiarien Fitxategian sartuko direla. Fitxategi horren bidez izapidetzen dira Arabako Lurralde Historikoko hiriarteko garraio erregularreko lineen eta foru-titulartasuneko eskualdeko garraio-zerbitzuaren web bidezko eta/edo app bidezko txartelak erreserbatzeko eta/edo erosteko bidaiarien eskaerak. Helburuen artean dago, halaber, bidaiarien profilari buruzko estatistikak egitea, eta une bakoitzean indarrean dagoen Zerbitzuen Erregelamendua betetzen dela kontrolatzea. Zure datuen konfidentzialtasuna bermatzen dugu, eta ez diegu hirugarrenei komunikatzen legez gaitutako kasuetatik kanpo.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua da. Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango zara dbo-dpd@araba.eus helbide elektronikoan.

Datuak Eskuratzeko, Zuzentzeko, Ezabatzeko, Aurkaratzeko, Mugatzeko eta Eramateko Erregelamendu Orokorrak aitortzen dituen eskubideak baliatu ahal izango dituzu Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Bulegora joz (Probintzia Plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz, Araba).

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

https://web.araba.eus/eu/pribatutasun-politika