Araban zehar mugitzea erraza eta erosoa da hiriarteko garraio sareari esker. Vitoria-Gasteizera bazoaz edo landa eremuetako udalerrien eta guneen artean bidaiatzen baduzu, zerbitzuak eskaintzen dizkizugu, joan-etorriak eroso, seguru eta modu jasangarrian egin ditzazun.
Hiriarteko garraio publikoko zerbitzua, Arabako udalerri nagusiak eta Vitoria-Gasteiz lotzen dituena, baita probintzia mugakideak ere, 20 linea erregularren bidez.
Berantevilla udalerrian badago Alavabus zerbitzua Vitoria-Gasteizekin lotzeko, linea honen bitartez: 12. linea Vitoria-Gasteiz / Haro. Gainera, Berantevilla udalerria Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzuko linea baten sarbidea da: 14B linea Miranda / Zambrana / Berantevilla.
Alavabus - 12. linea
Vitoria-Gasteiz / Haro
Berantevilla Vitoria-Gasteiz erreferentziazko udalerri nagusiarekin lotzen du, baita Arabako Errioxako Kuadrillako udalerriekin ere; hala nola Bastidarekin.
Berantevilla udalerria Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzuko linea baten sarbideetako bat da. Zehazki, 14 B linea Miranda / Zambrana / Berantevilla. Eskaripeko zerbitzu honen helburua da landaguneetako herritarrak erreferentziako udalerrietara hurbiltzea, oinarrizko zerbitzuak (ikastetxeak, osasun-zentroak, administrazioa, etab.) balia ditzaten eta/edo Alavabuseko beste linea honekin lotura egiteko: 19. linea Vitoria-Gasteiz / Miranda de Ebro.
Eskualdeko Garraioa - 14B linea
Miranda / Zambrana / Berantevilla
Eskualdeko Garraioaren eskaripeko zerbitzu honen bitartez, Escanzana, Lacervilla, Lacorzanilla, Mijancas, Santurde eta Tobera landaguneak Berantevillarekin lotzen dira. Gainera, Miranda Ebron lotura egin daiteke Alavabuseko linea honekin, Vitoria-Gasteizera joateko: 19. linea Vitoria-Gasteiz / Miranda de Ebro.
Erreserba nahitaez egin behar da, telefonoz (945 18 20 60) edo Alavabusen webgunean/App-an, bidaiaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen.
Hurrengo 30 egunetarako aldizkako erreserbak programatzeko aukera ere badago.
Azken orduko erreserbak egin daitezke irteera baino 2 ordu lehenago, beranduenez, baldin eta espedizioa programatuta baldin badago eta plazaren bat libre baldin badago. Erreserba horiek tarifa berezia dute (5 €), eta eskudirutan ordaindu behar dira.
Lotura Miranda Ebron, Alavabuseko linea honekin: 19. linea Vitoria-Gasteiz / Miranda de Ebro.
Zer bidaiari mota zara?
Ohiko bidaiaria bazara
Erabili zure BAT txartela eta lortu deskontuak. Barik eta Mugi txartelak ere erabil daitezke Alavabusen eta Eskualdeko Garraio Zerbitzuan.
Pertsona anitzeko txartela, pertsonen artean eskualda daitekeena, argazkirik gabea.
Hemen eskura dezakezu:
Informazio bulegoan (Antso Jakitunaren kalea 9, Vitoria-Gasteiz).
Gasteizko eta Logroñoko autobus geltokietako salmentarako eta txartelak kargatzeko makinetan.
Vitoria-Gasteizko BEIaren geltoki hauetan: Mendizorrotza, Boulevard eta Euskal Herria.
Vitoria-Gasteizko tranbiaren geltoki hauetan: Gernikako Arbola, Intermodal, Antso Jakituna, Legebiltzarra, Angulema, Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Unión eta Salburua.
BAT pertsonalizatua
Pertsonalizatu zure BAT txartela zure ibilbideak merkeagoak eta jasangarriagoak izan daitezen, Alavabus eta Eskualdeko Garraioaren lineendeskontu progresiboen linean sartuz.
Pertsonalizatu zure BAT txartela eta gozatu deskontu progresiboez. Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gehiago aurreztuko duzu:
%55eko
deskontua
1-20 bidaia hilean
%61eko
deskontua
21-50 bidaia hilean
%67eko
deskontua
Hilean 51+ bidaia
BAT Berezi
65 urtetik gorakoak edo % 65eko desgaitasuna edo handiagoa dutenak, EAEn bizi direnak eta IPREMaren 2,5 bider baino diru-sarrera txikiagoak dituztenak.
*Txartela galtzea: txartel pertsonalizatu bat bazenuen eta galdu baduzu, berria eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan (Antso Jakitunaren kalea 9).
Arabako hiriarteko garraio sareak, Alavabus eta Eskualdeko Garraioa barne hartuta, erabiltzaileen beharretara egokitzeko diseinatutako tarifa-egitura bat du. Sistemak garraio publikoaren ohiko erabilera sustatzen du eta zerbitzuetarako sarbide zuzena bermatzen du, deskontuekin eta tarifa egokituekin.
Deskontu progresiboa: gero eta hobari handiagoa, BAT txartel pertsonalizatuarekin egindako erabileraren arabera.
Deskontu lineala: BAT, BARIK eta MUGI txartel anonimoekin.
Tarifa bereziak: hainbat gizatalderentzat eta doakotasuna desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileentzat eta 15 urtetik beherakoentzat.
Kontsultatu zure tarifa
Tarifak aldatu egin daitezke erabilitako zerbitzuaren, ibilbidearen edo eremuen, txartel motaren eta aplika daitezkeen deskontuen arabera. Arabako hiriarteko garraio sarearen barruan zure bidaiaren zenbateko zehatza jakiteko, bidaia planifikatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu. Bertan, erraz kontsultatu ahal izango dituzu tarifa eta aukera egokiena, joan-etorriak egin aurretik.
Bidaia planifikatzailea
Planifikatu zure joan-etorriak webgunean edo Alavabus app-an
Sartu jatorria eta helmuga, eta Alavabus eta Eskualdeko Garraioaren lineak konbinatuta dituzun aukera guztiak ikusiko dituzu.
Alavabusen kasuan, erosi zure txartela kreditu txartelarekin edo erreserbatu zure lekua BAT Txartelarekin.
Eskualdeko Garraioaren lineetan, gogoratu aldez aurretik erreserbatu behar duzula.
Lekua online erostea eta erreserbatzea: erreserbak eta erosketak 30 egun lehenago egin ahal izango dira, espedizioa hasi baino 15 minutu lehenagora arte. Zure txartela erosi dezakezu, edo zure plaza erreserbatu BAT txartela erabilita, bitarteko hauetan:
Alavabusen webgunea
Alavabus App-a
Alavabus bidaia planifikatzailea
Telefono zenbakia: 945 18 20 60
Noizbehinkako txartela autobusean eros daiteke eskudirutan ordainduta (onartutako gehieneko billetea: 20,00 €) edo aldez aurretik eros daiteke.
Erreserbatu Eskualdeko Garraioko eskaripeko bidaia
Ezinbestekoa da lekua erreserbatzea bidaiaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen, BAT txartelarekin, honako hauen bidez:
Alavabusen webgunea
Alavabus App-a
Alavabus bidaia planifikatzailea
Telefono zenbakia: 945 18 20 60
Hurrengo 30 egunetarako aldizkako erreserbak ere programa daitezke.
Azken orduko erreserbak egin daitezke irteera baino 2 ordu lehenago, beranduenez, baldin eta espedizioa programatuta baldin badago eta plazaren bat libre baldin badago. Erreserba horiek tarifa berezia dute (5 €), eta eskudirutan ordaindu behar dira (onartutako gehieneko billetea: 20,00 €).
Bidaiaren ordainketa Eskualdeko Garraioaren ibilgailuan egingo da zuzenean.
Alavabus eta Eskualdeko Garraio zerbitzua erabili behar ez baduzu, gogoratu ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEA, DERRIGORREZKOA DA lekuak libre uzteko. Bertan behera utz dezakezu "Txartela deskargatu" atalean sartuta eta "Bertan behera utzi" aukeratuta edo 945 18 20 60 telefonora deituta.
Erreserbak EZ BALIOGABETZEAK erabiltzaileari ZERBITZUA ERABILTZEAN PENALIZAZIO BAT EZARTZEA ERAGIN DEZAKE.
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.
Pribatutasun-politika kontsultatu