Pribatutasun politika

ALAVABUS APLIKAZIOA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

1.- Aplikazio honen titularraren nortasuna

ALAVABUS aplikazioaren titularra Arabako Foru Aldundia da —aurrerantzean, AFA—, zeinaren helbide soziala Probintzia plaza z/g, 01001 Gasteiz (Araba) baita, eta IFK, P-0100000-I.

 

2.- Aplikazioa erabiltzeko baldintza orokorrak

Erabiltzaileak, ALAVABUS aplikazioa deskargatzearen bidez, berariaz onartzen ditu aplikazioa erabiltzeko baldintza orokor hauek eta jarraian jaso den pribatutasun politika.

 

2.1.- Xedea eta aplikazio eremua

Aplikazioa erabiltzeko baldintza orokor hauek ALAVABUS aplikaziorako sarbidea, bertan nabigatzea eta erabilera arautzen dute, bai eta aplikazioaren edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere, hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioa, eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko estatuko legeek zein nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza.

 

2.2.- Sartzeko eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Doakoa da aplikaziora sartzea eta hura deskargatzea; hala ere, erabiltzaileek kontratatzen duten sartzeko hornitzaileak hornitutako telekomunikazio sarearen bidezko konexioaren kostua ordaindu beharko da.

Aplikazioa deskargatzen eta erabiltzen duena aplikazioaren erabiltzailea izango da, eta agiri honetan jasotako zehaztapen eta baldintza guztiak irakurri, ulertu eta onartu beharko ditu.

Erabiltzaileak baiesten eta onartzen du mugikorrerako aplikazio honek eskaintzen dituen edukiak eta/edo zerbitzuak bere arriskupean eta/edo erantzukizunpean erabiliko dituela. Erabiltzaileak hitzematen du mugikorrerako aplikazio hau eta eduki eta zerbitzu guztiak legearen, moralaren, ordena publikoaren eta erabiltzeko baldintza hauen arabera erabiliko dituela. Era berean, hitzematen du mugikorrerako aplikazioaren zerbitzuak eta/edo edukiak behar bezala erabiliko dituela, eta ez dituela baliatuko honako hauek egiteko: legez kontrako jarduerak edo delituak, hirugarrenen eskubideen aurka egiten duten jarduerak eta/edo jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudia urratzen dutenak, edo aplikatzekoa den ordenamendu juridikoko beste edozein arau urratzen dutenak.

Beraz, erabiltzaileak aldian behin egiaztatu beharko du ea aldaketaren bat egin den baldintza hauetan. Baldin, argitaratu ondoren, erabiltzaileak zerbitzua erabiltzen jarraitzen badu, horrek esan nahiko du aldatutako baldintzak onartzen eta bere gain hartzen dituela. Erabilera baldintzen edo pribatutasun politikaren eguneratzeekin ados ez badago, uko egin ahal izango die, zerbitzua erabiltzeari utziz.

 

3.- Jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak

AFAk beretzat gordetzen ditu aplikazioaren edukiari eta diseinuari loturiko marka, izen komertzial eta gainerako bereizgarri eta patenteen gaineko eskubide guztiak, bai eta haien jabetza intelektualerako eskubidea ere. AFAren jabetzakoak dira aplikazioaren eduki guztiak, honako hauek guztiak barne, mugarik gabe: testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua eta eduki horiek izan ditzaketen jabetza intelektualerako eskubideak, bai eta markak, izen komertzialak edo beste edozein bereizgarri ere. Beretzat gordetzen ditu horien gaineko eskubide guztiak, eta aplikazioa deskargatu, bertara sartu eta erabiltzeak ez du aipatutako marka, izen komertzial eta/edo bereizgarrien gaineko inolako eskubiderik esleituko.

 

4.- Erantzukizun eta bermeen araubidea

AFAk ez ditu bere gain hartzen autobus zerbitzuak ibilbideetan izan ditzakeen gorabeherak, ez eta aplikazioan eskainitako garraio publikoaren jakinarazi gabeko aldaketak edo bertan behera uzteak ere, zerbitzu horiek ustiatzeko ardura besteak beste Autobuses Cuadra, Líneas Regulares de Álava, Autobuses La Unión eta Autobuses Hermanos Arriaga operadoreek baitute. AFAk ez du bermatzen aplikazioaren bitartez emandako edukiak uneoro zuzenak, osoak eta eguneratuak izango direnik.

AFAk ez du bermatzen uneoro mugikorrerako aplikazio honetara eta bere zerbitzuetara sartzeko aukera izango denik eta horiek etengabe funtzionatuko dutenik eta, horrenbestez, ez dira bere erantzukizunpekoak izango, indarreko ordenamendu juridikoan ezarritako mugekin, mugikorrerako aplikazio hau eta bere zerbitzuak erabilgarri ez egoteak, sartzeko hutsegiteek eta jarraitutasunik ezak erabiltzaileari eragin liezazkiokeen kalte eta galerak.

Gailu mugikorretan edo antzekoetan aplikazioa deskargatu, bertara sartu eta erabiltzeak ez dakarkio AFAri birusik, harrik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela egiaztatzeko betebeharrik. Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak atzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.

AFAk beretzat gordetzen du aplikaziorako sarbidea aldi baterako eta aurrez jakinarazi gabe eteteko eskubidea, mantentze, konponketa, eguneratze edo hobekuntza lanak egin behar direnean.

Aplikazioan egon daitezkeen beste web orri batzuetarako estekek eraman zaitzaketen webguneen gainean AFAk ez dauka inolako erantzukizunik, ez baitu haien gainean inolako kontrolik. Esteken xedea da erabiltzaileei bestelako informazio iturrien berri ematea; beraz, erabiltzailea soilik bere erantzukizunpean sartuko da edukira, eta webgune horiek erabiltzeko baldintzak bete beharko ditu.

AFAk ez du erantzukizunik hartzen erabiltzaileek aplikazioan jasotako eduki eta zerbitzuei emango dien erabileraren gainean. Hortaz, ez du bermatzen erabiltzaileek erabilera baldintza orokor hauetan ezarritakoak beteko dituztenik aipatutako eduki eta zerbitzuak erabiltzean, ez eta era arduratsuan erabiliko dituztenik ere.

 

5.- Pribatutasun politika

Aplikazioak aukera ematen dio erabiltzaileari bere gailuko kamera erabiliz eranskailu QRdunak irakurtzeko. Aplikazioak argazkia atera zaion QRa interpretatzen du, eta bertan adierazitako zenbakizko informazioa eskuratzen du eta kode horiek baliatzen ditu bertan jasotako informazioa identifikatzeko eta informazio egokia emateko. Inolaz ere ez da irudi hori gordetzen, ez eta beste ezein modutan aztertzen ere.

Aplikazioak geltokiak geolokalizatzeko mekanismo bat eskaintzen du, eta horri esker uneoro jakin daiteke erabiltzailea zein posizio geografikotan dagoen, baina inoiz ere ez da lokalizazioa gordetzen.

Aplikazioan geltoki gogokoenak erregistratu behar dira, erabiltzaileak gogokoenak izan daitezen aplikazioan hautatzen dituenak.

AFAk aplikazioaren erabiltzaileei jakinarazten die aplikazioa erabiltzearen bidez ez dela erabiltzaileen ezein informazio pertsonalen tratamendurik egiten, aplikazioaren helburua autobusen ordutegi eta ibilbideei buruzko argibideak ematea baino ez baita.

Aplikazioan sartuta dago Google Analytics zerbitzua, zeinaren xedea baita aplikazioaren datu estatistikoak neurtzea eta biltzea, hainbat xehetasunen berri izateko, besteak beste: erabilera kopurua, nabigazio denborak, sistema eragilearen erabilera, terminal motak eta bereizmena.

Edukiak eta/edo zerbitzuak aldatzeak eta/edo berriak sartzeak datu pertsonalak tratatzea badakar, horren berri emango zaio erabiltzaileari eta, hartara, datu pertsonalen babeserako indarreko xedapenak beteko dira.

 

6.- Iraupena eta aldaketak

AFAk beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea. Hain zuzen, eduki eta/edo zerbitzuak aldatu, kendu eta berriak sartu ditzake.

Baldintza hauetan ezarritakoa gorabehera, AFAk orrialdeko edukietarako sarbidea bukatutzat jo, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, eta erabiltzaileak ez du aukerarik izango inolako kalte ordainik eskatzeko.

AFAk beretzat gordetzen du erabilera baldintza hauek aldatzeko eskubidea, une bakoitzean aplikagarri den indarreko legedira egokitzeko halakorik egin behar izanez gero.

AFAk erabilera baldintza hauetan eta pribatutasun politikan aldaketak eta eguneratzeak egin ditzake, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe. Aldaketak aplikazioan argitaratuko dira, eta eragina izango dute argitaratzen diren unetik aurrera.

 

7.- Legedi aplikagarria eta jurisdikzio eskumena

Espainiako legedia aplikatuko da aplikazioa erabiltzeko baldintza orokorrei eta pribatutasun politikari buruzko gaien alderdi guztietan, bai eta aplikazioaren bitartez emandako zerbitzuei dagozkienetan eta zerbitzu horiekin lotura osoa edo partziala dutenetan ere. Araudiak aldeei foru baten eraginpean egoteko aukera ematen dienean, AFA eta erabiltzailea, beste edozein foruri uko eginik, Gasteizko epaitegi eta auzitegien mendean izango dira.