945 18 20 60   |    alavabus@araba.eus    |     @AlavabusEus

null Alavabus eta eskualdeko garraioa doakoak izango dira 15 urtetik beherakoentzat uztailaren 1etik aurrera

Alavabus eta eskualdeko garraioa doakoak izango dira 15 urtetik beherakoentzat uztailaren 1etik aurrera

Alavabus eta eskualdeko garraioa doakoak izango dira 15 urtetik beherakoentzat uztailaren 1etik aurrera
2025/06/16

Alavabuseko eta eskualdeko garraioko lineek doako txartela eskainiko diete 15 urtetik beherako erabiltzaile guztiei uztailaren 1etik aurrera, BAT txartel pertsonalizatuaren bidez, ohiko joan-etorrietarako garraio publikoa erabiltzeko ohitura sustatzeko Arabako belaunaldi berrien artean.

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du 15 urtetik beherakoek doan izan dezatela foru garraioa, Espainiako Gobernuak garraio publikoaren erabilera sustatu nahian 1/2025 Errege Lege Dekretuaren bidez onetsi diren azken neurriak aplikatuz. Ekimen horrek Garraioko eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioaren finantza laguntza du.

Foru garraioaren doakotasunaz baliatu nahi duten 15 urtetik beherakoek txartela balidatu besterik ez dute egin behar BAT txartel pertsonalizatuarekin Alavabusera edo eskualdeko garraioko ibilgailura sartzean. BAT pertsonalizaturik ez dutenek Euskotrenek Gasteizko Antso Jakitunaren kalean duen bulegoan lor dezakete.

Foru Gobernu Kontseiluaren erabakiak, halaber, biztanleria orokorrarentzat uztailaren 1etik aurrera indarrean egongo den deskontuen eskema ezartzen du. Eskema horren erdigunea BAT pertsonalizatuaren deskontu sistema progresiboa izango da, zeina hilero 8.000 arabar inguruk erabiltzen baitute. Sistema horrek goranzko deskontua egiteko aukera emango du, zenbat bidaia egiten diren:

  • Txartel arruntaren prezioaren gaineko % 55eko deskontua hilean 1-20 bidaia egiten dituzten pertsonentzat.
  • Txartel arruntaren prezioaren gaineko % 61eko deskontua hilean 21-50 bidaia egiten dituzten pertsonentzat.
  • Txartel arruntaren prezioaren gaineko % 67ko deskontua hilean 50 bidaia egiten dituzten pertsonentzat.

Era berean, BAT txartel anonimoa erabiltzen duten pertsonek % 40ko deskontu orokorra izango dute.