06/19tik 06/21era Azkena Rock 2025 - alavabus
06/19tik 06/21era Azkena Rock 2025

Azkena Rock jaialdia Gasteizen egingo da gaurtik (hilak 19) larunbatera (hilak 21).
Dagoeneko itxita dago trafikoa Lasarteko Atea kalean, Maite Zuñiga eta Salbatierrabide kaleen artean, igandeko 13:00ak arte.
Zumabide kaleko “Unibertsitatea” geralekua aldatu da, bidaiariak baino ez baitira jaisten.
5 lineak (Gasteiz-Alegria-Agurain-Araia), 6 lineak (Gasteiz-Kanpezu-Lizarra), 7 lineak (Gasteiz-Bentak-Lagran) eta 9 lineak (Gasteiz-Logroño, Herreratik eta Bernedotik), Gasteizerako sarreran, hegoaldetik, Izarduy komandantearen kalera jiratuko dute, eta bidaiariak kale horretan dagoen TUVISAren hiri geltokian utziko dituzte. Ondoren, Zumakadi kalera biratuko dute, eta Agurainerantz, Olibondo biribilgunerantz eta Gasteiz hiribiderantz jarraituko dute.
Gasteizko irteeran, Agirre Miramon kaleko Unibertsitateko geltokiak ez du eraginik izango.