Uztailaren 1ean Gasteiz/Foronda/Loiu linea berria martxan jarriko da - alavabus
Emakida berria Vitoria-Gasteiz/Bilbo uztailaren 1etik aurrera. Gasteiz/Foronda/Loiu linea berria.

Gasteiz eta Bilbo lotzen dituzten linea guztiak biltzen dituen A-3700 Gasteiz/Bilbo emakida bateratu berria uztailaren 1ean jarri da martxan.
Berritasun nagusia da Gasteiz eta Forondako eta Loiuko aireportuak lotzen dituen zuzeneko linea bat jarri dela abian, egunean 13 zerbitzu izango dituenak noranzko bakoitzeko.
Halaber, emakidak hobekuntza nabarmenak ditu Gasteiz eta Bilbo arteko zerbitzuan: BAT txartelarekin ordaindu ahal izango da, tarifa merkeagoak eta autobus erosoagoak, modernoagoak eta irisgarriagoak.
Ordutegiei, tarifei eta txartelen erosketari/erreserbari buruzko informazio guztia hemen: https://www.autobuseslaunion.com/A3700 /
Edozein kontsulta/iradokizun/erreklamazio egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Autobuses La Unión enpresarekin, telefono hauetan:
945 26 46 26
94 427 11 11
946 54 05 31
Eta esteka honetan:
https://reclamacion.autobusing.es/reclamacion/launion