null CabalgataReyesMagosVitoria2024

Gasteizko Errege Magoen Kabalgatako afekzioak urtarrilaren 5ean

2023/12/29

Datorren ostiralean, urtarrilak 5, Errege Kabalgata ospatuko da Gasteizen, 19:00etatik 21:30era. Kaltetutako kaleak 18:00etatik aurrera itxiko dira.

Gasteiz etorbidean trafikoa etengo da (ekialdeko galtzada, Gaztelako Atetik autobus geltokirantz doan noranzkoa).

Hori dela eta, Gasteizera iristeko zenbait espediziok ez dituzte Gasteiz etorbidea eta Gaztelako Atea geralekuak egingo, eta Autobus Geltokia izango da geltoki bakarra.

  • 6. linea Gasteiz-Kanpezu-Lizarra:

    • 20:10 Kanpezu-Gasteiz:
      Zumabide kalean egingo du geldialdia eta handik Boulevar Sur-Antonia Biribilgunea-Zabalgana-Boulevar Euskal Herria Etorbidea Autobus Geltokira.

  • 7. linea: Gasteiz-Bentak - Bernedo-Lagran:

    • 19:50 Lagrán-Gasteiz:
      Zumabide kalean egingo du geldialdia eta handik Boulevar Sur-Antonia Biribilgunea-Zabalgana-Boulevar Euskal Herria Etorbidea Autobus Geltokira.

  • 9. linea Gasteiz-Logroño:

    • 19:30 Logroño-Gasteiz:
      Antonia biribilgunetik – Zabalgana-Boulevar Euskal Herria etorbidetik sartuko da Autobus Geltokira.

  • 12. linea Gasteiz-Haro:

    • 19:45 Haro-Gasteiz:
      Antonia biribilgunetik – Zabalgana-Boulevar Euskal Herria etorbidetik sartuko da Autobus Geltokira.

  • 13. linea Gasteiz-Langraiz-Gaubea:

    • 19:55 Boveda-Gasteiz:
      Antonia biribilgunetik – Zabalgana-Boulevar Euskal Herria etorbidetik sartuko da Autobus Geltokira.

    • 20:10 Langraiz-Gasteiz:
      Antonia biribilgunetik – Zabalgana-Boulevar Euskal Herria etorbidetik sartuko da Autobus Geltokira.

  • 19. linea Gasteiz-Miranda:

    • 18:15 Miranda-Gasteiz:
      Antonia biribilgunetik – Zabalgana-Boulevar Euskal Herria etorbidetik sartuko da Autobus Geltokira.

    • 19:15 Miranda-Gasteiz:
      Antonia biribilgunetik – Zabalgana-Boulevar Euskal Herria etorbidetik sartuko da Autobus Geltokira.

    • 20:15 Miranda-Gasteiz: