null InicioCampañaItinerantePersonalizacionBAT

BAT pertsonalizatzeko kanpaina ibiltariaren hasiera

BAT pertsonalizatzeko kanpaina ibiltariaren hasiera
2024/02/22

Martxoaren 1etik aurrera, BAT txartelaren pertsonalizazio-kanpainaren bigarren fasea gauzatuko da, Lurraldeko hainbat eskualdetako herri nagusietan pertsonalizazio-puntuak gaituz izapide hori Arabako txoko guztietara hurbiltzeko eta, horrela, deskontu-sistema progresibo berrirako sarbidea errazteko.

Mugikortasun Jasangarriko eta Bide Azpiegituretako Sailak pertsonalizazio-puntuak prestatuko ditu egutegi honen arabera:

  • Laudion (udaletxean): martxoaren 1ean, 4an eta 5ean.
  • Amurrion (kultura etxean): martxoaren 7an, 8an eta 11n.
  • Oionen (udal zineman): martxoaren 13an, 14an eta 15ean.
  • Guardian (gazte zentroan): martxoaren 19an, 20an eta 21ean.
  • Bastidan (kultura etxean): martxoaren 25ean, 26an eta 27an.
  • Agurainen (udaletxean): apirilaren 3an, 4an eta 5ean.
  • Dulantzin (kultura etxean): apirilaren 9an, 10ean eta 11n.
  • Langraiz Okan (udal artxiboan), apirilaren 15ean, 16an eta 17an.
  • Ribabellosan (Verde Gizarte eta Kultur Etxea): apirilaren 19an, 22an eta 23an.
  • Legution (kultura etxean): apirilaren 25ean, 26an eta 30ean.
  • Murgian (udaletxean): maiatzaren 2an, 3an eta 6an.
  • Santikurutze Kanpezun (kultura etxean): maiatzaren 8an, 9an eta 10ean.

Jendaurreko ordutegia 12:30etik 17:30era izango da kasu guztietan, eta BAT txartela pertsonalizatu nahi dutenek BAT txartel anonimo batekin eta NANarekin soilik joan behar dute adierazitako arreta-guneetara.

Pertsonalizazioa doako izapidea da BAT txartel anonimoa izanez gero, eta ez da beharrezkoa argazkirik eramatea, momentuan atera baitaiteke webcam-en bidez.

BAT txartel anonimorik ez baduzu, edo txartela hondatuta badago, txartel berri bat erosi eta egin beharko da. Arreta-puntuek BAT txartel anonimoen estokajea izango dute, 5 €-ko kostua duten txartel berriak jaulkitzeko, 2 €-ko birkarga barne (karga handiagoa onartuko da).

Banku-txartel bidez ordaintzea gomendatzen da, datafono bat izango baita.

Azkenik, norbaitek bere txartela pertsonalizatu nahi badu eta ezin bada arreta gune ibiltarira pertsonalki joan, izapidea beste pertsona baten bidez egin ahal izango du, betiere jatorrizko dokumentua (NAN, AIZ...) eta argazkia aurkezten baditu. NAN propiorik ez duten adingabeen kasuan, BAT txartela tutorearen NANarekin pertsonalizatuko da.

Pertsonalizazio puntu ibiltariak BAT txartel pertsonalizatu orokorrak bakarrik emitituko ditu. Baldintza bereziak bete behar dituztenek — 65 urtetik gorakoentzako Berezi txartelak, familia ugarientzako eta beste kolektibo batzuentzako txartelak — orain arte bezala emititzen jarraituko dute Gasteizko Antso Jakitunaren kaleko Euskotrenen bulegoan.