Itzulia Women - alavabus
Women Itzulia 2025. Maiatzaren 16an eta 17an. Alavabusen eta Eskualdeko Garraioaren eraginak.

2025/05/14
Women Itzulia dela eta, Alavabuseko eta Eskualdeko Garraioko honako zerbitzu hauei eragingo die:
Maiatzaren 16an, ostirala:
Alavabus:
5. linea:
Vitoria/Gasteiz-Alegría/Dulantzi-Araia.
- 11:00: Agurain (Gasolindegia), Agurain (Erdialdea), Ordoñana eta Zalduondo geltokiak bertan behera utziko dira. Alegriatik Araiarako bidea zuzenean egingo da.
- 12:30: Oreitia, Burgelu, Alegria eta Agurain (Gasolindegia) geltokiak bertan behera utziko dira.
Araia-Alegría/Dulantzi-Vitoria/Gasteiz.
- 13:30: Agurain (Gasolindegia) geltokia bertan behera utziko da.
6. linea:
Vitoria/Gasteiz-Lizarra/Estella.
- 13:00: Atzerapena egon daiteke Egiletatik igarotzean.
Lizarra/Estella-Vitoria/Gasteiz.
- 12:15: Espedizioaren irteera 30 minutu atzeratuko da.
Eskualdeko Garraioa. Lote eta zerbitzu hauetan atzerapenak egon daitezke:
- Lote 7A: 11:30 eta 13:30
- Lote 7B: 12:00 eta 12:30
- Lote 8A: 11:35, 12:00 eta 13:30
- Lote 8B: 11:05, 13:05 eta 12:30
- Lote 9A: 13:45 eta 13:15
- Lote 9B: 12:30 eta 12:00
- Lote 18: 11:40, 13:30, 10:55 eta 12:10
- Lote 19A: 11:45 eta 12:15
- Lote 19B: 13:10 eta 13:35
Maiatzaren 17an, larunbata:
Alavabus:
15. linea: Laudio/Llodio-Vitoria/Gasteiz:
- 10:00: Aretako eta Laudioko geltokiak bertan behera utziko dira. Espedizioa Amurriotik hasiko da.
16. linea: Artziniega-Okondo:
- 9:20: Laudioko geltokiak bertan behera utziko dira.