Alavabuseko 6. linearen neguko ordutegia luzatzea - alavabus
Alavabuseko 6. linearen neguko ordutegia luzatzea
Zerbitzuen eskaintzaren hobekuntza horrek, Santikurutze Kanpezuri ez ezik, Alavabuseko 6. lineako geltokia duten gainerako herriei ere egingo die mesede, hau da, Argandoña, Andollu, Trokoniz, Ixona, Egileta, Azazeta, Birgaragoien, Birgarabarren, Maeztu, Atauri eta Antoñanari.
Ondorioz, Gasteiz eta Santikurutze Kanpezu artean joan diren udetan astelehenetik ostiralera eguneko 5/6 maiztasunen aurrean, Alavabusek, datorren uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, 9 zerbitzu eskainiko ditu guztira Kanpezurako norabidean, 6:45, 8:00, 9:00, 11:10, 13:00, 14:10, 15:10, 19:05 eta 21:15ean; eta 10 zerbitzu Gasteizerako norabidean, 6:50, 7:50, 10:05, 10:51, 12:15, 14:05, 15:15, 17:16, 20:10 eta 22:20ean.
Bestalde, Gasteiz eta Lizarraren arteko konexioak bi bidaia mantenduko ditu astelehenetik ostegunera, eta egunean hiru bidaia izango ditu noranzko bakoitzeko ostiraletan, aurreko urteetako bi bidaien ordez.
Alavabuseko 6. linearen eskaintzari, uztaileko eta abuztuko asteburuetan, aldaketarik gabe eutsiko zaio, eta, orain arte bezala, 5 bidaia eskainiko ditu Gasteiz eta Santikurutze Kanpezu arteko norabidek eta norabideko hiru bidaia Gasteiz eta Lizarra artean.