null Entrada calendario verano 1 de agosto Líneas 7 y 9 Alavabus y zonas 16, 17, 20 y 21 de Transporte Comarcal

Udako egutegia abian jarriko da abuztuaren 1etik aurrera 7 eta 9. lineetan eta Eskualde Garraioaren 13, 17, 20 eta 21. eremuetan

2024/07/23

Abuztuaren 1ean sartuko da indarrean Arabako Errioxako lineen udako egutegia.
Horrek hobekuntza handiak ekarri ditu Vitoria-Gasteiz/Logroño 9. linearen zerbitzu-eskaintzan, azken hilabeteetan izandako eskaera-hazkundeari erantzuteko:

- Udako egutegian (urte bakoitzeko apirilaren 16tik urriaren 31ra) noranzko bakoitzeko lau espedizio gehiago sartzen dira astelehenetik ostiralera, eguneko 12 espediziotik 16ra igaroz; asteburuetan, berriz, noranzko bakoitzeko sei espedizio gehiago egingo dira larunbatetan, eta noranzko bakoitzeko lau gehiago igande eta jaiegunetan, hamasei eta hamalau espediziora iritsi arte, hurrenez hurren.

- 9. linean Arabako Mendialdeko ibilbideak berreskuratuko dira udan, Urizaharran, Bernedon, Ekoran, Oionen eta Armentiako Bentetan geratuta. Zehazki, lau espedizio lanegunetan igaroko dira Herrerako mendatetik eta Urizaharran geldialdia izango dute, eta bi espedizio Bernedoko portutik egingo dituzte, azken horretan geldialdia eginez.

- 9. lineak N-124 errepidea (Las Conchas) zeharkatzen du, eta Guardian, Lezako Ospitalean, Samaniegon, Abalosen eta Bastidan ditu geltokiak.

- Aldaketak hiru autobus berri jarriko ditu martxan, erosoagoak eta edukiera handiagokoak.

- Kontratua aldatzeak neguko egutegian (azaroak 1-apirilak 15) 9. linea hobetzea ere badakar: noranzko bakoitzeko bi espedizio gehigarri ostiraletan, guztira hamabi izango direlarik; noranzko bakoitzeko lau espedizio gehiago larunbatetan, guztira hamabi; eta bi espedizio gehiago igandeetan, guztira hamar. 9. lineak Oion eta Gasteiz arteko lanegunetako konexioa ere eskainiko du urte osoan zehar.

- Era berean, Alavabuseko lineekin bat etor daitezen, abuztuaren 1etik aurrera doikuntzak egingo dira Eskualdeko Garraio Zerbitzuko gune hauetako udako ordutegietan: 16 Trebiñu ekialdea, 17 Trebiñu mendebaldea, 20 Urizaharra/Peñacerrada eta 21 Bernedo.