2025eko martxoaren 31ra arte %50eko deskontua luzatuko da, eta tarifak eguneratuko dira. - alavabus
2025eko martxoaren 31ra arte %50eko deskontua luzatuko da, eta tarifak eguneratuko dira.

Arabako Foru Aldundiak gaur, urtarrilak 28, Alavabus eta Eskualdeko Garraioan % 50eko deskontuak martxoaren 31ra arte luzatzea onartu du. Horrekin batera, otsailaren 1etik aurrera txartelaren prezioa eguneratzea ere onartu du Araba Erdialdeko, Aiarako, Arabako Errioxako eta Miranda/Vitoria-Gasteiz/Durangoko emakidetako linea guztietan % 0,62 igoerarekin. Bestalde, Bilbo-Logroño ibilbide luzeko linearen prezioa % 3,05 igoko da.
Deskontuak martxoaren 31ra arte luzatzeko helburua da hobari horiek bermatzea, Espainiako Gobernuak aipatutako dekretuan garraio publikoari laguntzeko jasotako neurriak onartzeko formulak ematen dituen bitartean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen: https://prentsa.araba.eus/eu/-/la-diputacion-foral-prorroga-hasta-el-31-de-marzo-los-descuentos-extraordinarios-en-alavabus-y-transporte-comarcal