Ohiko galderak - alavabus

Ohiko galderak - Alavabus

LINEA IBILBIDEA KONPAINIA HARREMANETARAKO TELEFONOA
1. LINEA Vitoria/Gasteiz-Zigoitia Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
2. LINEA Vitoria/Gasteiz-Aramaio Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
3. LINEA Aramaio-Arrasate/Mondragon Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
4. LINEA Vitoria/Gasteiz-Narbaiza Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
5. LINEA Araia-Alegria/Dulantzi-Vitoria/Gasteiz Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
6. LINEA Vitoria/Gasteiz-Estella/Lizarra Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
7. LINEA Vitoria/Gasteiz-Lagran Líneas Regulares de Álava, S.L. 945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
8. LINEA Logroño-Oyon/Oion-Laguardia Líneas Regulares de Álava, S.L. 945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
9. LINEA Vitoria/Gasteiz-Logroño Líneas Regulares de Álava, S.L. 945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
10. LINEA Logroño-Haro Líneas Regulares de Álava, S.L. 945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
11. LINEA Logroño-Eskuernaga/Villabuena de Álava Líneas Regulares de Álava, S.L. 945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
12. LINEA Gasteiz-Haro Líneas Regulares de Álava, S.L. 945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
13. LINEA Vitoria/Gasteiz-Nanclares de Oca/Langraiz Oka-Boveda Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.  945 282 787 (leihatilak)
945 285 000 (bulegoak)
14. LINEA Vitoria/Gasteiz-Murguia/Murgia-Izarra Autobuses La Unión, S.A. 945 264 626
15. LINEA Vitoria/Gasteiz-Amurrio-Laudio/Llodio Autobuses La Unión, S.A. 945 264 626
16. LINEA Artziniega-Amurrio-Laudio/Llodio-Okondo Autobuses La Unión, S.A. 945 264 626
17. LINEA Bilbao-Logroño Autobuses Cuadra 945 890 804
info@cuadrabus.com
18. LINEA Vitoria/Gasteiz-Durango Autobuses La Unión, S.A. 945 264 626
19. LINEA Vitoria/Gasteiz-Miranda Ebro Autobuses La Unión, S.A. 945 264 626
20. LINEA Bilbo-Iruña Autobuses Cuadra 945 890 804
info@cuadrabus.com

14 eta 15 lineetako autobusen batean izan bada, jarri harremanetan Gasteizko autobus geltokiarekin: 945 16 16 66.

Gainerako lineetan izan bada, jarri harremanetan dagokion konpainiarekin.

Bidaiatu nahi den dataren bezperan linea bakoitzaren konpainiari aldez aurretik jakinaraziz gero, eta ibilgailuaren baldintzek hala ahalbidetzen badute joan-etorri horretan, bizikletak autobusaren behe aldean eraman ahalko dira.

Konpainiak aukera hori dagoela baieztatu ondoren, bidaiaren jatorria autobus geltokiren bat izanez gero, bidaiariak beharrezko dartsenan egon beharko du gutxienez 15 minutu lehenago, ibilgailuan sartu ahal izateko. Bizikleta bakarra eraman ahalko da bidaiari bakoitzeko.

Garraio lan hori doan egingo da eta ez dio osagarririk ekarriko bidaiariari. Edozein kasutan ere, bidaiariaren erantzukizuna izango dira bizikletak pertsonei, lagun egiteko animaliei edo autobusaren behealdean dauden gainerako ondasunei egin diezazkiekeen kalteak, eragindako kaltean garraio enpresaren erantzukizuna frogatzen denean izan ezik.

Zerbitzuaren erabiltzaileak ezingo dira autobusean sartu animaliekin batera, jarraian zehazten diren kasuetan izan ezik. Itsu txakurrak eta laguntzeko txakurrak zeregin horiek egiteko baimenduta egon behar dira, zentro homologatuen frogagiriaren bidez. Txakur horiek, bada, laguntzen duten pertsonarekin bidaiatu ahal izango dute, irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako baldintzen arabera. Bidaiatu nahi den dataren bezperan emakida bakoitzaren autobus konpainia adjudikaziodunari aldez aurretik jakinarazpena eginez gero, eta ibilgailuaren baldintzek hala ahalbidetzen badute joan-etorri horretan, 10 kilogramora arteko txakurrak eta katuak eraman ahalko dira autobusaren behe aldean, behar bezala itxitako garraio kutxa batean. Konpainiak aukera hori dagoela baieztatu ondoren, bidaiaren jatorria autobus geltokiren bat izanez gero, bidaiariak beharrezko dartsenan egon beharko du gutxienez 15 minutu lehenago, ibilgailuan sartu ahal izateko. Aurreko baldintzen arabera ibilgailuan bidaiatzeko animalia baimenduak doan garraiatuko dira eta horrek ez dio bidaiariari ekarriko bestelako osagarririk ordaindu beharra.

Informazio eskuorrietan asterisko batez (*) identifikatutako herrietan zerbitzua “hurbilpen” modalitatean egingo da, eta honela eskainiko da:

  • Hurbilpena duen herri baterako tiketa erosterakoan, autobusa herri horretako geralekura sartuko da. Halakorik izan ezean, autobusa ez da herri horietan sartuko, hurrengo paragrafoan ezarritako kasuetan izan ezik.

  • Hurbilpena duen herri batetik bidaiatu nahi izanez gero, erabiltzailea enpresarekin harremanetan jarri beharko da bidaiaren egunaren bezperan, 19:00ak baino lehen. Aurreabisu hori egin ezean, autobusa ez da herrian sartuko, salbu eta aldez aurretik tiketik erosi bada beste herri batetik hara joateko.

Erreserbak eta erosketak 30 EGUNeko aurrerapenarekin egin ahal izango dira.

Linea guztietan egin daitezke erreserbak, 17an izan ezik, Bat txartelarekin. Ezin da erreserbarik egin Barik edo Mugi txartelekin.

Erabiliko ez diren erreserbak nahitaez baliogabetu behar dira autobuseko tokiak askatzeko, esteka honetan adierazten den bezala.

Ordainketa autobusean egin daiteke, Bat, MUGI eta BARIK txarteletako edozeinekin. Mugi eta Barik-ekin ordainduz gero, Bat txartel anonimoaren deskontuak aplikatuko dira, Bat Berezi txartelak beste tarifa batzuk baititu.

Txartelak erosi ondoren, EZIN DIRA aldatu edo baliogabetu.   

Txartela eros daiteke Bat, Barik edo Mugi txartelen bidez ordainduta.

Txartela eskudirutan erosiz gero, bidaiaria bidaia erosten saiatuko da prezioaren diru frakzionatu zehatza erabiliz; hori, hala ere, ez da oztopo izango gidariek beharrezko diru xehea itzultzeko duten betebeharra ez betetzeko. Bidaiariek eskubidea izango dute txanpon edo billeteen atzerakoak eman diezazkieten, gehienez 20 euroraino.

Oro har, txartelak ez dira leihatiletan saltzen, honako kasu hauetan izan ezik:

  • 17 linea: Bilbo, Haro eta Logroñoko geltokietako leihatiletan eta autosalmentarako makinetan.

  • 20 linea: Bilboko eta Iruñeko geltokietako leihatiletan, eta hiri horietako autosalmentarako makinetan eta Altsasukoetan.

Doan bidaiatzen duten sei urtetik beherako umeek garraio titulua eduki behar dute; horrela, ibilgailuko toki kopurua zenbatu ahal izango da, eta indarreko araudiak ezartzen dituen nahitaezko aseguruek bidaiari horiek estaliko dituzte. Era berean, doan bidaiatuko dute ikusteko desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonek, baldin eta joan-etorriak egiteko laguntza pertsonala behar badute, eta horiez gain, desgaitasun psikiko, sentsorial edo intelektuala duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonek ere bai, baldin eta aipatutako laguntza pertsona behar badute.

  • FU orokorra: kategoria berezikoak ez diren familia ugarietako kideei aplikatzen zaie.

  • FU berezia: Familia 5 seme-alabaz edo gehiagoz osatuta badago aplikatzen da, bai eta eta 4 seme-alabaz osatuta badago ere baldin eta gutxienez haietako hiru erditze, adopzio edo harrera anizkoitz berberekoak badira.

Autobusean sartzeko, nahitaezkoa izango da gidariei kolektibo horietako kide direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztea.

Ez. Gaur egun, BAT, BARIK edo MUGI txartelarekin bakarrik aplika dakieke deskontua gazteei Alavabusen. Hala ere, AFAko Gazteriaren Foru Erakundean kontsulta daiteke (945 18 19 88) ea sarri bidaiatu ohi duten ikasleentzako dirulaguntzarik dagoen indarrean.

Txartelen aldez aurretiko salmentarako aukerarik ez duten linea erregularretan bidaiatu nahi duten hamar edo handik gorako pertsona taldeek zerbitzua ematen duen enpresari jakinarazi beharko diote gutxienez astebete lehenago.

Aldez aurreko jakinarazpen hori egin ezean, gainerako erabiltzaileek lehentasuna izango dute garraioan taldeen aldean.

Ohiko galderak - Erreserbak

Ez. Erreserba inprimakian betetzen den BAT txartelaren zenbakia eta ordainketa egiteko autobusean erabiliko den txartelaren zenbakia bat datozela ziurtatu behar duzu.

Gidariak erreserba egiaztagiria eskatzen badu, txartelaren PDFa bakarrik izango da baliozkoa, bertan agertzen baitira bidaiaren datu guztiak eta erreserbarako erabili zen BAT txartelaren zenbakia. Beraz, berrespen mezu elektronikoa edo bilatzailea duen SMSa ez dira baliozkoak izango. Txartelaren PDFa jaso ezean, lokalizatzailearekin Alavabusen orri nagusitik "Txartela deskargatu" aukeran eskuratu ahal izango da.

Egiaztatu beti errefortzu kodea; izan ere, errefortzuko beste ibilgailu bat duten bidaldietan, erreserba ibilgailu bati edo besteari esleitu zaio. '0' kodea agertzen bada, esan nahi du erreserba ibilgailu nagusirako dela, eta '1' agertzen bada, errefortzu ibilgailurako. Beraz, ibilgailura sartzean, gidariarekin baieztatu zein den.

zenbakia alavabus

 

Erosketa prozesuan, ordainketa egiteko orduan, ateratzen bazaizu Ordainketa prozesua hasita. Itxaron pixka bat...; eta ez du aurrera egiten, baliteke nabigatzailean agertzen diren elementuak blokeatuta edukitzea. Erosketa prozesuak aurrera egin ahal izateko gaitu beharko dituzu, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea beste leiho batean irekitzen baita.

Ohiko galderak - Eskualdeko garraioa

Eskualdeko garraioa automobil motako ibilgailuetan egiten da, eta, beraz, hainbat pertsonarentzako erreserbak aldi berean egin badaitezke ere, gehieneko edukiera beste pertsona batzuek ibilbide berberetarako erreserba gehiago egin izanaren eta tokirik libre egotearen araberakoa da.

Erreserbak 30 EGUNeko aurrerapenarekin egin ahal izango dira. Nolanahi ere, erreserbak bidaiaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen egin beharko dira.

Ezin da eskualdeko garraioaren erreserbarik egin egun bererako.

Ez. Txartelaren zenbatekoa 2,50 euro da, eta BAT, BARIK eta MUGIren deskontuak aplika ditzakezu.

Taxilariak dituen erreserbekin, eta ordutegiak betetzeko, ezin da beste erreserbarik egin ordutegi horretan.

Erreserba web orriaren bidez edo arreta telefonora deituta egin ondoren, Bat, Barik edo Mugi txartelaren bidez ordaindu ahal izango da.

Txartela eskudirutan erosiz gero, bidaiaria bidaia erosten saiatuko da prezioaren diru frakzionatu zehatza erabiliz; hori, hala ere, ez da oztopo izango gidariek beharrezko diru xehea itzultzeko duten betebeharra ez betetzeko. Bidaiariek eskubidea izango dute txanpon edo billeteen atzerakoak eman diezazkieten, gehienez 20 euroraino.

Doan bidaiatzen duten sei urtetik beherako umeek garraio titulua eduki behar dute; horrela, ibilgailuko toki kopurua zenbatu ahal izango da, eta indarreko araudiak ezartzen dituen nahitaezko aseguruek bidaiari horiek estaliko dituzte. Era berean, doan bidaiatuko dute ikusteko desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonek, baldin eta joan-etorriak egiteko laguntza pertsonala behar badute, eta horiez gain, desgaitasun psikiko, sentsorial edo intelektuala duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonek ere bai, baldin eta aipatutako laguntza pertsona behar badute.

Zerbitzua erabiliko ez bada, NAHITAEZKOA DA ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEA "Txartela deskargatu" aukeratik.